Pinu epaitza salgai

Guaixe 2022ko mai. 19a, 11:52
Lakuntzako ikuspegia. ARTXIBOA

2021-2022 Aprobetxamendu eta Hobekuntza Planaren barruan dago epaitza.

Lakuntzako Udalak enkante bidez baso aprobetxamendu saldu du. Salgai jarritako aprobetxamendu horrek Basoen Kudeaketa Jasangarrikoa (PEFC) zigilua du. Epaitza Industrialdearen iparraldean dagoen pinudia da, zehazki, Uskain, Maaltza, Azerizuloeta eta Baratzerrekalde dermioetan kokatuta dagoena. Udalak salgai jarritakoak larizio pinuak dira, nahiz eta pinu gorri zuhaitz batzuk ere badauden. Epaitzak guztira 4.167,9 metro kubiko egiten ditu, haietatik 2.375 zur eta 1.793 egur dira. Udalak 126.014,20 euro eskatu zuen epaitza horrengatik.