SEEak eta ANELek hitzarmena sinatu dute

Guaixe 2022ko mai. 19a, 09:28

Bi erakundeek urtero berrituko dute hitzarmena. Lizarraldekoaren ondoren, ANELek Nafarroako eskualde bateko enpresa elkarte batekin sinatzen duen bigarren hitzarmena da.

Mikel Irujo Amezaga Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilaria aitaponteko eta Izaskun Goñi Razkin Enpresa Politikako, Nazioarteko Proiekzioko eta Laneko zuzendari nagusia amaponteko zituztela, Sakanako Enpresen Elkarteak (Jose Julian Garziandia) eta Nafarroako gizarte ekonomiako enpresak elkartzen dituen ANEL elkarteak (Ignacio Ugalde) lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo. Bi elkarteen arteko sinergiak sustatzeko hainbat jarduera eginen dituzte. Batetik, jardunaldiak, bestetik, lankidetza sustatu eta azkenik, gizarte ekonomiaren sustapena eta sentsibilizazioa.