Ekitaldiz betetako asteburua dute aurretik lakuntzarrek

Guaixe 2022ko mai. 20a, 13:27

Elikagai eta artisautzako 26 postu egonen dira plazan. ARTXIBOA

Larunbat eguerditik aurrera izanen da kalean animazioa.

Aparteko mugimenduko asteburua izanen da honakoa Lakuntzan. Udalak iganderako bertako produktuen azoka antolatu du. Lakuntzako plazatik 10:00etatik 15:30era pasatzen denak 16 elikagai (txerrikia, pastelak, kontserbak, marmeladak, txokolateak, taloak, gazta) eta 10 artisau (zurezko jostailu eta osagarriak, ezpelezko etxe tresnak, poltsak, xaboiak, bitxiak, larrua, pilotak…) postu opatuko ditu. Gainera, eguerditik aurrera herriko azienda (ardiak, ahuntzak, poniak eta behorrak, oiloak…) ikusgai jarriko dute abeltzainek. 

Larunbatean Elai Alai dantza taldearen eguna izanen da. 12:00etan erraldoi konpartsak lagundutako kalejira izanen da. 16:30ean apar festa dute eta 19:00etan dantza saioa eskainiko dute. Hura despeditzean, 19:30ean, buruhandiak aterako dira. Eta 21:30ean zezensuzkoarekin bukatuko da ospakizuna. Larunbat arratsaldean jokatuko den VI. tortilla txapelketa jokatuko da. Oinarriak www.lakuntza.eus webgunean daude. Parte hartu nahi dutenek lakuntzakultura@gmail.com e-posta helbidean eman beharko dute izena. Larunbatean, 17:00etan, pasa beharko dute osagaiak jasotzeko. Tortillak egin ondoren, haiek 18:30ean aurkeztu beharko dituzte. Epaimahaiak dastatu eta sariak banatuko dira. 

Lakuntzako azokako elikagai postuak
Zein Produktua
Arregi Harategia Txerriki hestekiak
Mañeko Pastelak
Reyno de Navarra Barazki kontserbak
Oiaralda Barazkiak
Sojo Natura Belar ukenduak
Gastaka Euskal pastela
Irular Marmeladak
Chocolates Navarra Txokolatea
Zubietako talogileak Taloa
Erlantz Eztia
Ekollaondo Arrautzak / Gazta
Salsa Jamacuco Saltsak
Lorenzo Sarratea Gazta
Amatxo gaztandegia Gazta
Txingurriye elkartea  
Anfas Sakana  
Lakuntzako azokako eskulangileen postuak
Zein Produktuak
Pedro Mari Olea Armendariz Egurrezko jostailuak
Tomas Mauleon Egurrezko osagarriak
Jose Luis Anso Zelaieta Ezpelezko goilarak
Irantzu Legarra Beunza Poltsak
Los Jabones de Montse Xaboi naturalak
Artisai Ehungintza
EGN Creaciones Bitxiak
Mil Cositos Bitxiak
En Cueros – Larrutan Larrua
Otero Pilotak