Futbola

Lagun Arteak ezin izan zuen Lourdes mendean hartu

Guaixe 2022ko mai. 23a, 10:55

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren faseko 20. jardunaldia: Lagun Artea 1 – Lourdes 5

Lagun Arteak Lourdes taldea hartu zuen igandean Zelai Berrin. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren, baina atsedenaldirako lau minuturen faltan Lourdesek gola sartu eta Tuterakoak abantailarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Lourdesek hartu zuen baloiaren jabetza eta bigarrena sartu zuten. Gaizkak Lagun Artearen aldeko gola sartu eta lakuntzarrak atzera ere partidan sartu ziren, baina Lourdesek hiru puntuak ziurtatu nahi izan zituen eta beste hiru gol sartu zituen. Azkenean, 1 eta 5, garaipen ederra ospatu zuen Lourdesek. 

Zarramonzak jarraitzen du lider (58 puntu) eta Lagun Artea hamargarren da (40 puntu), jaitsiera postuetan eta mailari eusteko borroka galduta. Datorren asteburuan sailkapenean azkena den Fontellas izango dute aurkari lakuntzarrek.