Orkestra 16 eta 23 urte arteko 20 akordeoilarik eta bi perkusio jolek osatzen zuten eta Angel Luis Goñik zuzentzen zuen. Lakuntzako musika eskolan instrumentua praktikatzeko modu gisa sortu zen orkestra eta luze zeraman lanean. Haren helburua Nafarroako folklore musikaren eta egile klasiko askoren konposaketen bitartez entretenimendua eta gozamena eskaintzea zen.