Ekainaren 4an Lakuntzako Kintadak ospatuko dituzte

Guaixe 2022ko mai. 24a, 09:18

2019ko Lakuntzako festen irudia. ARTXIBOA

Hainbat urtetako kintoak mahai inguruan bilduko dira, eta Lakuntzako Udalaren laguntzarekin egun osoko egitaraua antolatu dute. 

Lakuntzako Kintadak ospatuko dituzte ekainaren 4an, pandemiagatik bi urtez ospatu gabe egon ondoren. Egun handia izanen da: 12:00etan Baietz Sakanan 20.000 km. Sareren egitasmoaren barruan Lakuntzako erronka osatuko dute eta Arangun-Ondatz ibilbidea eginen dute. Ondoren, 13:00etan, auzatea eginen dute eta Luissiana mariatxien doinupean. Arratsaldean, 20:00etan auzatea egonen da eta 21:00eta zezensuzkoa. 19:00etatik 23:00etara DJ Oixanik girotuko du plaza.