Elai Alai dantza taldearen eguna

Guaixe 2022ko mai. 25a, 12:00

Lakuntzako dantza taldeak bere eguna ospatu zuen, kalejira eta dantza emanaldiarekin

Lakuntzako Erraldoi eta Buruhandien konpartsako bi erraldoiez lagunduta, lehenik eta behin lakuntzar berrien harrera ekitaldian parte hartu zuen Elai Alai dantza taldeak. Ondoren, dantzariek herriari buelta eman zioten, txoko ezberdinetan emanaldiak eskainiz, eta bukaerako emanaldia plazan egin zuten.

Arratsaldean plaza dantza ekimenaren barruan, denetariko dantzak dantzatzeko aukera izan zuten plazan bildu ziren haur, gazte eta helduek. Ekitaldia buruhandiekin eta zezensuzkoarekin borobildu zen.