Gaztetxokoaren amaiera festa

Guaixe 2022ko mai. 26a, 11:20
Gaztetxokoa auzolanean egin zutenean. ARTXIBOA

Maiatzaren 28an eta 29an, larunbatean eta igandean, serigrafia tailerra eginen dute Lakuntzako Gaztetxokoan. 

Lakuntzako Gaztetxokoaren ikasturteko azken asteburua izanen da maiatzaren 28an eta maiatzaren 29ean, larunbatean eta igandean, eta ekimen berezia antolatu dute: Serigrafia tailerra. 10:00etatik 13:00etara izanen da. Igandean, tailerra amaitzean, gaztetxekoaren denboraldiaren amaiera emateko gosaria edota merendola eginen dute.