Musika eskolan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2022ko eka. 14a, 11:16
Lakuntza kultur etxean dago musika eskola. UTZITAKOA

Garagarrilaren 21era arteko epea dago udaletxean izena emateko.

Lakuntzako Udalak jakinarazi du dagoeneko herriko musika eskolako matrikulazio epea zabalik dagoela. 2022-2023 ikasturtean Lakuntzako musika eskolak honako ikasketak izanen dira: musika eta mugimendua, musika hizkuntza, akordeoia, trikitixa, bateria, gitarra, pianoa, tronpeta, txistua, tuba, panderoa, gaita, fanfarrea, bonbardino eta tronboia. Udalak jakinarazi duenez, garagarrilaren 23an, 15:30ean, instrumentu erronda eginen da ikasle heldu eta haurrendako (2015 urtean eta lehenago jaiotakoak). Instrumentu erronda egin nahi duten ikasle berriek, udaletxean eman beharko dute izena, garagarrilaren 21a baino lehen.