Futbola

Lagun Arteak galdu egin zuen Fontellasen

Guaixe 2022ko mai. 30a, 10:45

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren fasea, kategoria mantentzeko multzoa. 22. jardunaldia: Fontellas 2 – Lagun Artea 1

Lehen Maila Autonomikoko azken aurreko jardunaldia jokatu zen asteburuan. Lagun Arteak Fontellas izan zuen aurkari, Erriberan. Bi taldeak mailaz jaitsi dira, eta ez zuten ezer jokoan, denboraldia sentsazio onekin bukatzea izan ezik. Partida hasi eta berehala Fontellas aurreratu zen, baina 28. minutuan Unaik berdintzea lortu zuen. Partidak bere horretan jarraitu zuen eta bi taldeak garaipena lortzen saiatu ziren, partida bukaerarako 10 minuturen faltan Fontellasek garaipenaren gola sartu zuen arte. Lakuntzarrak berdintzen saiatu ziren, puntua ekartzeko, baina ezin. 

Zarramonzak jarraitzen du lider (59 puntu) eta Lagun Artea 11. postuan dago (40 puntu), jaitsiera postuetan. Asteburuan azken jardunaldia jokatuko du Lagun Arteak, hain zuzen ere Zarramonza liderraren kontra, Arronitzen.