Igerilekuko taberna hartzeko aukera

Guaixe 2022ko eka. 2a, 12:46
Lakuntzarrak igerilekuan. ARTXIBOA

Eskabideak aurkezteko epea hilaren 10eko 14:00etan despedituko da. 

Lakuntzako Udala igerileku sasoia prestatzen hasi da eta, horren barruan, kirol eta aisialdi azpiegituraren barruan dagoen igerilekuko tabernaren kudeaketa dago. Udalak zerbitzu hori kudeatzeko baldintzak udaletxeko bulegoan eta www.lakuntza.eus webgunean daude. Udan taberna hori kudeatzen interesa dutenek beraien eskabideak hilaren 10eko 14:00ak arte aurkez ditzakete.