Udako jolas gunerako begiraleak behar dira

Guaixe 2022ko eka. 3a, 11:48
Lakuntzako gaztetxoak gaztetxokoa prestatzeko auzolanean parte hartu zutenekoa. ARTXIBOA

Interesa dutenek hilaren 14ra arte aurkeztu ditzakete eskabideak.

Udan Euskaraz jolas gune eskaintza eginen du Lakuntzako Udalak, eta behar bezala kudeatzeko begiraleak behar ditu. Lanpostu horretan interesa dutenek curriculuma eta jolas gunearen antolaketa eta ekintzen proposamena aurkeztu beharko ditu udaletxean. Begiraleei udalak EGA titulua edo baliokidea izatea eskatuko die. Kontratua hilaren 23tik garilaren 29ra eginen zaie. Lanaldia astegunetan 10:00etatik 13:00etara izanen da.