Udan Euskaraz jolas gunean izena emateko epea zabalik

Guaixe 2022ko eka. 6a, 09:24
Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Hilaren 14ra arte eman daiteke izena www.lakuntza.eus webgunearen bidez.

Lakuntzako Udalak gurasoei jakinarazi die hiru urtetik aurrerako umeei zuzendutako udako jolas gunea antolatu duela. Hura hilaren 27an hasi eta garilaren 29an despedituko da. Saioak astegunetan 10:00etatik 13:00etara izanen dira eta guztiak elkartzeko tokia kultur etxea izanen da. Udalaren eskaintzan interesa duten eta Lakuntzan erroldatuta daudenek seme-alaba bakarragatik 70 euro ordaindu beharko ditu. Bi seme-alaben izena ematen dutenen kasuan 35na euro ordaindu beharko dute eta hiru seme-alaben kasuan, berriz, 10na euro. Lakuntzan erroldatu gabe daudenen seme-alabek 100na euro ordaindu beharko dute.