Txirrindularitza Lasterketak, Lakuntzan

Guaixe 2022ko eka. 3a, 10:59

Ekainaren 25ean, larunbata, Aralar Txirrindularitza Taldeak antolatutako emakumeen lasterketa eta kadeteen eta juniorren Nafarroako Txapelketa izanen da, Lakuntzako plazatik. 

Lakuntzako Emakumeen Txirrindula Lastekertaren laugarren edizioa eta Kadeteen eta Juniorren Nafarroako Txapelketa eginen dute ekainaren 25ean, larunbata, 15:00etatik aurrera, plazatik. Kadeteek 40 kilometro egin beharko dituzte, eta Lizarragako katea behin igo beharko dute. Juniorrek, aldiz, 60 kilometroko lasterketa egin beharko dute, Lizarragako katea bitan egioz. Lasterketa, beraz, Lakuntza, Arbizu, Lizarragabengoa, Lizarragako katea eta Arruazu atean jokatuko da. Antolatzailea Aralar Txirrindularitza Taldea da.