Lakuntzako festetako kartel lehiaketa

Guaixe 2022ko eka. 6a, 09:19

Proposamenak ekainare 20ra arte aurkez daitezke, Lakuntzako Udaletxeko ateraian egonen den kutxan. 

Lakuntzako festak iragarriko duen kartelaren bila ari da Udala, eta horretarako, urtero bezala, lehiaketa antolatu du. Irudietan LAKUNTZAKO JAIAK 2022. Abuztuaren 27tik irailaren 1era agertu behar da, eta DIN-A1 (59,4 x 84,1), DIN-A2 (42 x 59,4) edo A3 (29,7 x 42) neurrikoak izan daitezke. Lau kategoria daude: 7 urtera arte, 7 eta 10 urte bitartekoak, 10 eta 16 ute bitartekoak eta 16 uretik gorakoendako, eta sariak kategoriaren araberakoa izanen dira: 30 euro lehenengo bi kategorietan, 50 euro hirugarrenean eta 150 euro helduen kategorian. Lanak aurkezteko epea ekainaren 20an, 14:00etan, amaituko da Lakuntzako Udaletxeko aterian egonen den kutxan. Oinarriak osorik Lakuntzako Udaleko webgunean. 

Aurkeztutako kartelak igerilekuetan tabernan ikusgai egonen dira ekainaren 21etik 26ra eta bozketa ekainaren 26an izanen da, 17:00etatik 20:00etara. Herritarrean erabakiko dituzte irabazleak.