Lakuntzako Eskolako festa

Guaixe 2022ko eka. 7a, 08:42

Ikasturte amaiera ospatuko du ikastetxeak ekainaren 11n, larunbatean. 

Lakuntzako Herri Eskolak bere festa ospatuko du larunbatean, ekainaren 11n. 10:45ean hasiko da festa Guraso Elkartearen logoaren aurkezpenarekin. Ondoren, ikasle eta irakasle eta familien arteko herri kirolak izanen dira eta 11:30ean entzierro txikia eginen dute eskolako haurren zezentxoekin. Eguerdian tailerrak, trentzak, henna, aurpegiak margotzeko aukera eta jolasak izanen dira, eta ondoren eskolako txaranga eta abesbatzarekin kalejira eginen dute herrian zehar. Behin plazan eskolako abestiaren koreografia eginen dute; norberaren erraldoiak eta buruhandiak eramateko eta parte hartzeko deia egin dute. 

14:30ean bazkaltzera bilduko dira eta bazkalostean musika eta puzgarriak izanen dira. 21:00etan, zezensuzkoa aterako da. 

Lakuntzako Herri Eskolako festaren egitaraua

  • 10:45 Festa hasiera: Guraso Elkartearen logoaren aurkezpena
  • 11:00 Ikasle-irakasle eta familien arteko herri kirolak
  • 11:30 Entzierro txikia eskolako haurren zezentxoekin
  • 11:00-13:15 Tailerrak, trentzak, henna, aurpegiak margotu eta jolasak
  • 13:15-14:15 Eskolako txaranga eta abesbatzarekin kalejira, herritik zehar 
    Eskolako abestiaren koreografia, plazan
    Zure erraldoia eta buruhandia eraman eta parte hartu
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:00 Bazkolostea musikatua
    Puzgarriak
  • 21:00 Zezensuzkoa