Hautsitako etxetresna elektrikoak, txirrindula, altzairiak berritu, jostailuak, aulkiak edo eserlekuak tapizatu... Kafe konpondun tresnak eraberritzeko eta konpontzeko tailera bat da. Ekainaren 13an, astelehenean, 17:30etik 20:30era, Kafe konpondu Lakuntzako plazan izanen da. Eguraldi txarrarekin kultur etxean eginen dute. Doanekoa da eta ez da aurretik izena eman behar. Norberak berritu nahi dituen tresnak edo objektuak eramaten ditu, eta kafea edaten den bitartean, konpontzen eta bigarren bizitza bat ematen ikasten dute parte hartzaileek.