Igeriketa ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Guaixe 2022ko eka. 16a, 11:18
Lakuntzako igerilekua. ARTXIBOA

Hilaren 27ra arte eman daiteke.

Larunbatean zabalduko ditu udalak igerilekuak eta garileko astegunetarako igeriketa ikastaroa antolatua du, garilaren 4tik 29ra zehazki. Hartan interesa duten eta izena eman nahi dutenek www.lakuntza.eus webgunearen bidez eman dezakete izena.