Lakuntzako Udalak garilaren 4tik 29ra bitarteko astegunetan igeriketa ikastaroa eskaini nahi du herriko igerilekuan. Eta horretarako igeriketa begirale bat kontratatzeko deialdia egin du. Igerian egiten irakatsi nahi duten interesatuek eskabideak hilaren 27ra arte egin ditzakete udaletxean. Udalak eskatu du EGA edo baliokidea den titulua izatea, sorosle titulua izatea eta desfibrilagailuak erabiltzen jakitea. Aukeraketa egiterakoan lanpostuarekin zerikusia duen prestakuntza osagarria baloratuko du.