Igerilekuak bihar zabalduko dira

Guaixe 2022ko eka. 17a, 09:12

Lakuntzako igerilekuak jendea eta puzgarria. ARTXIBOA

Dagoeneko bainu sasoirako txartelak eskuratu daitezke.

Lakuntzako udal igerilekuak larunbatean zabalduko dituzte eta, horrekin batera, bainu sasoia hasiko da. Lakuntzako igerilekura denboraldi guztian sarbidea ematen duen txartela eskuratu nahi dutenek horretarako aukera dute dagoeneko. Horretarako, udalak La Caixan edo Laboral Kutxan dituen kontu korronteetan ordainketa egin eta ordain frogagiriarekin udaletxera joan behar da txartela eskuratzeko. 

Prezioak 
0 eta 4 urte artekoek sarrera dohainik izanen dute. 5 eta 10 urte artekoek, Lakuntzan erroldatuta badaude, 17 euro ordaindu beharko dituzte txartelarengatik; 24 erroldatuta ez badaude. 11 eta 16 urte artekoek, Lakuntzan erroldatuta badaude, 24 euro pagatu behar dituzte txartela eskuratzeko eta 33 herrian erroldatuta ez daudenek. 17 urtetik gorakoek, baldin eta Lakuntzan erroldatuta badaude, 40 euro ordaindu beharko dituzte, 55 herrian erroldatuta ez daudenek. Azkenik, 65 urtetik gorakoen txartelak 17 euro balio du Lakuntzan erroldatuta badaude eta 24 herrian erroldatuta ez badaude. Familia ugariek %20ko deskontua izanen dute.