Lakuntzako auzoetako aldamenak udako solstizioa dela eta elkartuko dira. Auzoka suak piztu eta elkarrekin afalduko dute. Su gainean salto egiteko aukera ez dute galduko, jakina. Herrian ohikoa denez, elizako ezkila dorreko ateak 22:00etatik 24:00etara zabalik egonen dira eta nahi duen guztiak gora igo eta ezkilak jotzeko aukera izanen du. Ezkila dorrearen goiko partean, gainera, auzatea izanen da.