Lakuntzako festetako Play Back lehiaketako izen ematea zabalik

Guaixe 2022ko uzt. 5a, 15:02
2018ko Lakuntzako festetan Oihuarima dantza taldeak egindako emanaldia. ARTXIBOA

Dantza lehiaketan abuztuaren 28an, igandean, izanen da. 

Lakuntzako festetako egitarauaren barruan Play Back lehiaketa eginen dute, abuztuaren 28an, igandean, arratsaldean, eta udaletik jakinarazi dutenez abuztuaren 15a baino lehen izena eman behar da. Horretarako lakuntzakultura@gmail.com epostan taldeko partaideen izenak eta aukeratutako kanta jakinarazi behar dira. Baldintza bakarra kanta euskaraz izatea da. Hiru sanen egonen dira. Parte hartzera animatzeko deia egin dute udaletik.