'Estruendo' txikia eginen dute Lakuntza

Sanferminak Lakuntzako igerilekuetara eramanen dute igandean, ekainaren 10ean. 

Lakuntzatik atera gabe San Fermin festak ospatzeko aukera izanen dute haurrek, ekainaren 10ean, igandean, 16:00etataik 18:00etara, eginen duten Estruendo txikiarekin. Parte hartzeko haurrek zarata egiteko instrumentuak eraman behar dituzte. Sorpresak egongo direla jakinarazi dute.