Lapurreta kutxan

Guaixe 2022ko uzt. 8a, 13:01
Lakuntzako Laboral Kutxaren bulegoa. LAKUNTZAKO UDALA

Lapurrak langilea pistolaz mehatxatu zuen .

Atzo, bulegoa ixtear zela, Lakuntzako plazan Laboral Kutxak duen bulegoan gizonezko bat sartu zen eta bertan zegoen langilea pistolaz mehatxatu ondoren zegoen dirua hartu eta alde egin zuen. Lapurreta argitzeko ikerketa Guardia Civilaren esku dago.