Iñigo Aldunate

"La Pamplonesa oso maitatua da Iruñean"

Erkuden Ruiz Barroso 2022ko uzt. 12a, 14:36
Iñigo Aldunate Burguete musikaria Iruñeko txupinazioaren ondoren jotzeko prest. UTZITAKO

Iñigo Alduante Burguete Lakuntzan bizi den Oibarreko musikariak 27 urte daramatza Iruñeko San Fermin festetan La Pamplonesarekin jotzen.

Festa piztu zenean banda udaletxetik atera zen, uztailaren 6an riau-riau ospetsua ere jo zuen, eta egunero, entzierroen aurretik, dianak joatzen ditu.

1. 27 urte sanferminetan La Pamplonesan jotzen. Nola hasi zinen?
Ez naiz Iruñekoa, eta uste dut ere lehen sanferminak ez zirela orain bezalakoak. Orain ohikoa da seme-alabekin tokietara joatea. Gure garaian hori ez zen normalena. Orduan, ez nituen asko ezagutzen. Kontserbatorioan ikasten ari nintzen, eta bandan plaza bat atera zen. Klasean probak egitera animatu ninduten, eta Pamplonesan ezagutu nuen zer ziren sanferminak.

2. Eta nolakoa izan zen lehenengo ezagutza hori?
Inpaktu handia izan zen. Festa erraldoi bat da. Gazteago zarenean edo gaztea zarenean tartekatu dezakezu bandako jarduna gauean ateratzearekin, betiere kontrolatuta jotzeko ongi egon behar zarelako. Dianak oso goiz dira; 06:45ean hasten dira. Orduan, parrandan zaudenean, errazagoa da gaupasan jotzera joatea, 3:00etan oheratu eta 6:15ean jaiki behar izatea baino. Arriskutsuagoa da. Gogorra da, baina gustura egiten duzu. Gainera, banda oso maitatua da. Nabaritzen duzu. Errespetuarekin tratatzen gaituzte; begirune handia dago. Jendeak badaki lanean zaudela, eta zure papera garrantzitsua dela festan.

3. Txupinazioaren ondoren jotzen duzue lehendabizikoz?
Txupinazioaren ondoren Gaintzaren biribilketa sanferminetako lehenengo abestia jotzen dugu, udal txistulariekin batera. Gertatzen dena da, aspaldi, edozein herriko festetan bezala, musikariak plazan egoten zirela, baina Iruñeko jendetzarekin egonezina suertatu zen eta udaletxearen azpikaldean ateak itxita jotzen genuen. Bakarrik gureatzeko kanta zen. Aurten, txistularien ekimenez plazan jotzearena berreskuratu dute. Udaltzainak atera ziren eta borobil bat egin zuten eta erdian txistulariak jarri ziren eta guk barrutik eta ateak irekita jo genuen elkarrekin.

4. Aurten berezia izan da, beraz.
Lehenengo kanta hori izan da. Nik ez nuen ezagutzen plazan jotzearena eta 27 urte daramatzat. Normala da txistulariek berreskuratu nahi izatea, udaletxe barrukoarena oso izkutua bezala gelditzen zelako. Komunikabide gutxi batzuk zeuden. Oso galdua gelditzen zen.

5. Zer sentitzen duzu txupinazoaren momentu horretan?
Txupinazoarena arraro samarra da. Behean gaude, ateak itxita, ia ez dugu ezer aditzen oso isolatuta dagoelako. Zerbait ikusten dugu, baina isiltasun moduko bat sumatzen dugu. Txupinazoa ere ez dugu enzuten. Ateak zabaltzen dituztenean, orduan bai, sentitzen dugu alaitasuna, kantak, soinua... Guretzako txupinazo moduko bat da. Bitxia da, hunkigarria. Imajinatzen dut iruindarrendako bereziagoa izango dela.

6. Beti horrela bizi izan duzu txupinazoa?
Beti hor barruan. Lehenengo pieza hori jotzen dugu, gero gaitariak ateartzen dira, eta gero gu kalejiran ateratzen gara. Arratsaldean riau-riau eta beste gauza batzuk egiten ditugu.

7. Dianak ere jotzen dituzue, unetxo oso garrantzitsuak, ezta?
Denetarik elkartzen da. Badago jendea eguna dianekin hasten dena, eta badago jendea dianekin eguna bukatzen duena. Denak elkartzen dira musikarekin dantzan eta giro handian.

8. Nolakoak izan dira bi urte hauek jo gabe?
Oso arraroa. Ordezkatzeko bandan gauzak egin ditugu, jarduna ez da gelditu, baina ez da gauza bera, nahiz eta musika sanfermineroa jo. Pena sentitzen duzu. Festak oso garrantzitsuak dira gizartearendako ere. Hori galtzean samina nabaritzen duzu. Ezin izan zen. Eta ea aurten nola bukatzen dugun. Gure lanean ezin ditugu musukorik jarri...

9. Gaztetan bai, baina orain parrandarako unea baduzu?
Ez, orain familiarekin egon behar naiz. Iruñean 6an eta 7an gelditzen naz, jarduna luzeak direlako. Hurrengo egunetan dianak eta zenzeketen aurrekoa egitera joaten naiz. Txupinazoaren aurretik ongi pasatzeko tartea badugu, eta jo bitartean disfrutatzen dugu ere.

10. Anekdotarik?
Bai, baten bat badago.

11. Eta momentu larriak?
Gutxi. Behin diana batean musikari bati garagardo botila bat bota zioten buruan. Ez da normalena. Riau-riaurekin lotuta istuluak izan dira; ni ez nengoen, baina behin izan ziren udaletxetik atera. Beste batean bertan behera gelditu zen eta ahal izan genuen bezala atera ginen hortik. Baina oso gutxitan izan da