Txirrindularitza

Rural Kutxa-Alea, Madrilgo Itzuliko talderik onena

Guaixe 2022ko uzt. 26a, 10:20
RURAL KUTXA-ALEA.

Talde sakandarreko Abel Baldersonek irabazi du bost etapa izan dituen Itzuli gogorra. Rural Kutxa-Alea izan da talderik onena eta Jon Gil 17. sailkatu da

Igandean despeditu zen afizionatuen mailako Madrilgo Itzulia. Bost etapa ziren guztira, bero itogarriak izugarri gogortu zituenak. Gomur Cantabria Infinita taldeko Jon Gil Velaz lakuntzarrak lan ederra egin zuen eta sailkapeneko goialdean egon zen, baina, azkenean, Rural Kutxa-Alea talde sakandarreko Abel Balderstonek lortu zuen Madrilgo Itzulia irabaztea (12:03:30) Itzuli ikusgarria egin eta gero. Fuenlabradako erlojupekoa eta Buitrago del Lozoyako bi etapak irabazi zituen Balderstonek, eta 1:07 minutu atera zizkion Eolo Kometako Marcel Camprubiri. Jon Gil 17. sailkatu zen, 12:26ra. Rural Kutxa-Alea izan zen Madrilgo Itzuliko talderik onena.