Festetarako garbitzaileak behar dira

Guaixe 2022ko uzt. 27a, 11:44
Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Interesa dutenek udaletxean eman behar dute izena.

Lakuntzako festak agorrilaren 28tik irailaren 2ra izanen dira. Udala haiek prestatzen hasi da, eta, jakinarazi duenez, garbiketa lanak egiteko langileak beharko ditu. Lakuntzako festetan garbiketa lanak egiten interesa duten pertsonek udaletxean eman beharko dute izena. Horretarako epea agorrilaren 19an despedituko da.