Lakuntzako Pertza eguna prestatzeko auzolana

Guaixe 2022ko uzt. 26a, 12:54
2017ko Lakuntzako Pertza egunean astoa. ARTXIBOA

Garilaren 30ean, larunbata, Olaskitturrin Aralarko santutegian egiten duten festa prestatzeko lanak eginen dituzte lakuntzarrek. 

Bi urteko etenaren ondoren, lakuntzarrek Aralarko bide hartuko dute agorilarren 21ean: Lakuntzako Pertza eguna izanen da, eta hura prestatzen hasia dago izen bereko elkartea eta garilaren 30ean, ostiralean, 08:00etan, Olaskitturrin, auzolana egiteko deia egin du elkarteak, basoan lan txiki batzuk egiteko: bidea garbitu, astoarendako pasabidea egin eta bidean dagoen egurra pilatu. Lanak despeditutakoan auzatea izanen da.