Abuztuaren 27an hasiko dira Lakuntzako festak

Guaixe 2022ko uzt. 29a, 08:00
2019ko Lakuntzako festak. ARTXIBOA

Sei egun festa izanen dituzte lakuntzarrek. Abuztuaren 26an, festen bezperan, Guardetxera igoera eginen dute. 

Abuztuaren 27tik irailaren 1era, larunbatetik ostegunera, ospatuko dira Lakuntzako festak. Bezperan, uztailaren 26an, ostiralean, 18:00etan, Guardetxera herri igoera eginen dute, Zabalartek antolatuta. Larunbatean 12:00etan ezkil errepikeak festak hasiko direla markatuko dute, eta 12:30ean festen hasiera iragartzen duen suziria boako dute, bost festa egunean hasiera emanez. 

Jaione Gomez Belloren irudi batek iragarriko ditu aurtengo Lakuntzako festak, kartel lehiaketan helduen kategoriako irabazlea izan da Gomez. 10 eta 16 urte bitartekoen kategorian Nagore Alegría Sanzek irabazi du, 7 eta 10 urte bitartekoan Laia Alegría Sanzen irudiak eta 7 urtera arteko kategorian Rim Hamdi Najmiren irudiak irabazi du. 

Lakuntzako Udalak festak inklusiboak izatea sustatu nahi du eta haietan parte hartu eta gozatu ahal izateko Sakanako ANFAS taldearen laguntza izanen dute: "Desgaitasuna eta/edo garapenean nahasmenduak dituzten pertsonen beharrei erantuzteko, beharrezkoa ikutsen dugu egokitzapen batzuk egitea festetan besteok bezala gozatu eta parte hartu ahal izan dezaten". 

Lakuntzako festetako egitaraua

Abuztuak 26 Ostirala
BEZPERA

  • 18:00 Guardetxera igoera herrikoia. Zabalartek antolatuta. 

Abuztuak 27 Larunbata

  • 11:30 Dianak Lakuntzako txistulariekin. 
  • 12:00 Ezkil errepikea. 
  • 12:30 Txupinazoa.
  • 12:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera, Haizaldi gaiteroekin.
  • 13:00 2021ean jaiotako haurrei zapi banaketa. 
  • 13:00 Auzatea Lakuntzako Udalaren eskutik. 
  • 13:25 Guardetxeko igoerako eta kartel lehiaketako sari banaketa, herriko plazan. 
  • 13:45 Denak itxa! Topa, Haizea elkartean.
  • 15:00 Denak itxa! Bazkari herrikoia, plazan. 
  • 16:30 Haurrendako apar festa, Larraina plazan. 
  • 18:30 Elai Alai dantza taldeko gazteen emanaldia, plazan. 
  • 19:30 Larrain dantza. 
  • 20:00 Auzatea, Sant Sadurní d’Anoiako lagunen eskutik. 
  • 20:00-22:00 Tio Teronen Semeak taldearen dantza ikuskizuna, plazan. 
  • 22:00 Zezensuzkoa. 
  • 00:00 Diables Se m’n Refum. 
  • 00:30-04:00 Eztitan taldearekin dantzaldia, plazan. 

Abuztuak 28 Igandea

  • 12:00 Meza nagusia. Parrokiak antolatuta. 
  • 12:30 Aizkolariak, plazan.
  • 13:00 Auzatea Lakuntzako Pertza elkartearen eskutik. 
  • 13:30 Argako erregina Estefania de Paz artistaren kale ikuskizuna, plazan. 
  • 20:00 Gozategi taldearen dantzaldia, plazan. 
  • 20:15 Auzatea Ehiztarien eskutik. 
  • 22:00 Zezensuzkoa. 
  • 00:30-02:30 Oihan Vegaren eskutik dantzaldia, plazan. 

Abuztuak 29 astelehena
HAURREN EGUNA 

  • 10:30 Dianak Haizaldi taldearen eskutik. 
  • 11:30 Dianak Lakuntzako txistulariekin. 
  • 11:00-14:00 Puzgarriak, plazan. 
  • 12:30 Erraldoi eta buruhandi konpartsaren irteera, Haizaldi gaiteroekin. 
  • 13:00 Auzatea Gure Nahia elkartearen eskutik. 
  • 17:00-19:00 Puzgarriak, plazan. 
  • 20:00 Auztea Lakuntzako Udalaren eskutik.
  • 20:00 Denak itxa! herri argazkia.
  • 20:00 Buruhandien irteera. 
  • 20:00-22:00 Xaiborrekin dantzaldia, plazan. 
  • 22:00 Zezensuzkoa. 
  • 00:35-02:30 Xaiborrekin dantzaldia, plazan. 

Abuztuak 30 asteartea
AITTUN-AMIÑEN EGUNA

  • 11:00 Aittun-amiñen ZAPI BANAKETA itxez itxe.
  • 11:30 Kalderete lehiaketaren hasiera, plazan. 
  • 12:00 Meza nagusia. Parrokiak antolatuta. 
  • 12:30 Bizikleta zinten jolasa, Aldabide plazan. 
  • 13:00 Auzatea, Guraso Elkartearen eskutik. 
  • 13:00 Destino Sonora Mariatxiak, plazan. 
  • 13:30 Aittun-amiñen luncha.
  • 14:00 Kaldereteko plater bilketa eta sari banaketa. 
  • 17:00 Kadeteen mailako txirrindularitza proba. 
  • 20:00 Auzatea Lakuntzako Udalaren eskutik. 
  • 20:00 Buruhandien irteera. 
  • 20:00-22:00 Joselu Anaiak taldearen dantzaldia. 
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 00:30-04:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia. 

Abuztuak 31 asteazkena
EUSKARAREN EGUNA

  • Goizez eta arratsaldez, Euskaraldiaren photocall-a, plazan. 
  • 10:30 Dianak Haizaldi gaiteroekin. 
  • 12:00 Lakuntzeko auskias akordatzen yeiz? solasaldia, plazan. 
  • 13:00 Lakuntza Kantuz Kuxkuxtu musikariekin batera, herrian barna. 
  • 13:00 Auzatea Haizea elkartearen eskutik. 
  • 13:00 Auzatea Haizea Elkartearen eskutik.
  • 14:30 Euskararen aldeko kantu bazkaria, Kuxkuxtu taldearekin. Ondoren, Hitz pasa jolasak, plazan. 
  • 19:00 Amico on the beach antzerkia. 
  • 20:00 Auzatea Lakuntzako Udalaren eskutik. 
  • 20:00 Buruhandien irteera. 
  • 20:00-22:00 DJ Jo Ta Txorekin dantzaldia. 
  • 22:00 Zezensuzkoa. 
  • 00:30-02:30  DJ Jo Ta Txorekin dantzaldia.  

Irailak 1 osteguna
GAZTE EGUNA

  • 12:30 Oihuarima taldearen dantza emanaldia. 
  • 13:00 Auzatea Biltokiren eskutik. 
  • 15:00 Gazte bazkaria, bingoa eta piropo lehiaketa. 
  • 18:30 Kalejira girotua, herrian zehar. 
  • 20:00 Auzatea Lakuntzako Udalaren eskutik. 
  • 20:00Buruhandien irteera. 
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 23:30 Kontzertuak: Nafarroa eta Ostikoka taldeak.