Lakuntzako festen eztanda

Guaixe 2022ko abu. 29a, 13:10

Lakuntzako Herri Eskolako ordezkariek piztu zuten festen hasierako suziria. Asteburu jendetsuaren ondoren, lau festa egun dituzte oraindik aurretik lakuntzarrek

Duela bi urte 60 urte bete zituen Lakuntzako herri eskolak, eta pandemiarengatik bi urteren ondoren piztu zuten, bere ordezkariek, Lakuntzako festen hasierako suziria. Itziar Pazos zuzendariak piztu zuen suziria, ondoan gela bakoitzeko ikasleen ordezkari bat zuela eta ekitaldirako prestatutako bertsoa kantatu ondoren. Ondoren, 2021ean jaiotako haurrei zapia banatu zitzaien eta festen kartel lehiaketako txapeldunek euren saria jaso zuten, Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsak herriari buelta ematen zion bitartean. Haizearen presoen aldeko brindisak ere jendetza bildu zuen, plazako herri bazkariak bezala.

Larunbat gauean, orain arteko zezensuzkoari agur esan zitzaion, zezensuzko berriak kaleak zeharkatzen zituen bitartean. Larunbateko jai giroa aparta izan zen, baita igande arratsaldean Gozategik eskainitako kontzertu jendetsuko giroa ere.

Gaur haurren eguna da, eta lakuntzarrek oraindik ere lau festa egun dituzte aurretik.