Herriko festen ondoren lanei azken bulkada eman eta, haiek despeditzeko, langileek kalearen seinaleztapena egin zuten. Sareak berritzearekin batera gas sarea hedatu zuten, eta, ondoren, zorua berritu zuten. Haren gainean zebrabideak eta aparkatzeko tokiak margotu zituzten. Eta zutikako seinaleak ere jarri zituzten. Umeak, Abarrategi kaleko aldapa baliatuta, patineteetan goitik behera ibiltzen ziren.