Hernaniko Usabiaga anaiek lau hilabete zeramaten Lakuntzan. Organoa garbitzera etorri ziren, aurretik elizan egindako lanengatik musika tresnan hauts asko sartu zelako. Horretarako, hura desmuntatu zuten eta zurezko pieza guztiak pipiak janda zeudela ikusi zuten. Konpondu zitezkeen piezak konpondu edo, bestela, berriak egin zituzten. Gainera, lehengo hauspozko motorraren ordez, motor mekanikoa jarri eta organoa afinatu zuten.