Administrari laguntzailearen izendapena

Guaixe 2022ko ira. 15a, 11:55
Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Oposizio lehiaketa despeditu ondoren egin du.

Lakuntzako Udalak administrari laguntzaile izateko lanpostu bat betetzeko hautatzeko probak egin ditu. Haiek despedituta, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat, udalak Amets Anabitarte Ayanz izendatu du udaleko administrari laguntzaile, bera izan baita, gainditu dutenen artean, puntuaziorik altuena lortu duen izangaia.