Elai Alai dantza taldearen ikasturte berria

Guaixe 2022ko ira. 20a, 11:16
Elai Alai eguna ospatu zuten maiatzean. ARTXIBOA

Lakuntzako euskal dantzen taldearen bilera orokorra iraialren 30ean izanen da. Irailaren 27ra arte dago taldean izena emateko aukera. 

Lakuntzako Elai Alai dantza taldeak dantzari berrien izena ematea zabaldu du eta irailaren 27ra arte, osteguna, haur hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerako haurrek, gazteek edota helduek izena eman dezakete elaialaikuntza@gmail.com epostan edo 626 411917 zenbakian Whatsapp bidez. 

Bestetik, ikasturte hasierako bilera orokorra irailaren 30ean, 18:30ean eginen dute, Lakuntzako kultur etxean.