Elai Alai taldearen bilera orokorra

Guaixe 2022ko ira. 20a, 11:25

2021eko Elai Alai eguna. ARTXIBOA

Lakuntzako dantza taldearen ikasturte hasierako batzarra eginen du irailaren 30ean, ostirala, kultur etxean. 

Lakuntzako Elai Alai dantza taldeak dantzari berriek izena emateko kanpaina abiatu zuten eta irailaren 27an, asteazkenena, amaituko da. Haurrendako, gazteendako eta helduendako taldeak eskaintzen dituzte. Bestetik, irailaren 30ean, ostiralean, 18:30ean, 2022-2023 ikasturte hasierako bilera orokorra eginen dute kultur etxean.