'Mi pequeño gran samurai' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2022ko urr. 18a, 10:54

'Askotariko Sakana. Aniztasuna erein. Urri Trans' programaren barruan, urriaren 21ean, ostirala, Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen duen filmaren emanaldia izanen da Lakuntzako kultur etxean. Naizen elkartearen testigantzak izanen dira ere. 

Mi pequeño gran samurai film dokumentalaren Arantza Ibarra zuzendariak Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jaso du, hainbat testigantza eta bizipenen bidez. Dokumentalaren helburua Ekai gogoratzea eta trans pertsonen borroka aldarrikatzea da. Film laburararen zatirik handiena Ekairen omenezko egunean filmatu ziren, hil eta urtebetera. Urriaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean, Mi gran samurai filmaren emanaldia eginen dute, eta, ondoren, Naizen Adingabe transexualen elkartearen zenbatik familiak testigantzak kontatuko dituzte. 

Ekimena Askotariko Sakana. Aniztasuna erein. Urri Trans Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasun Institutak, Katalingune LGTBIQ+ Zerbitzuak eta Naizen adingabe transexualen elkarteak antolatutako programaren barruan sartzen da. 

Urri Trans egitaraua

Urriak 14 ostirala
18:00etan, Uharte Arakilgo udaletxean

  • De vuelta en casa dokumentalaren emanaldia, Angel Manuel Chivite zuzendariarekin. 

Urriak 20 osteguna
18:00etan, Ziordiko liburutegian

  • Sentimientos encontrados liburuaren aurkezpena, Ander Oyarzabal idazelarekin. 

Urriak 21 ostirala
19:00etan, Lakuntzako kultur etxean 

  • Mi pequeño gran samurai dokumentalaren emanaldia eta Naizen adingabe transexualen elkartearen familien testigantzak.

Urriak 28 ostirala
18:00etan, Olaztiko kultur etxean

  • LGTBI fobia kirolean errealitate bat da dokumentalaren aurkezpena 

Urriak 30 igandea
17:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean

  • Mari, Meri eta Lari haurrendako antzerkiaren emanaldia.