Kontribuzio zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko urr. 28a, 11:11

Lakuntzako udaletxea.

Azaroaren 14ra arteko epea dago aurtengo bigarren sei hilabetekoa ordaintzeko.

Lakuntzako Udalak jakinarazi du aurtengo kontribuzio zergaren bigarren eta azken zatia ordaintzeko borondatezko epea zabalik dagoela. Zerga ordainketak helbideratuta dituztenei udalak beraien kontu korronteetan eginen die kargua aipatu epea despeditu aurretik. Halako agirien ordainketa helbideratu gabe dutenek, berriz, banku eta kutxen bidez pagatu beharko dute zerga, jasoko duten jakinarazpenean azaltzen den bezala. 

Udalak jakinarazi du azaroaren 14tik aurrera ordaindu gabeko ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dituela, kobrantza premiamendu bidetik egiteko. Ordainketa horri Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan azaltzen diren errekargua ezarriko zaio.