Gaztetxokoan izena emateko aukera dago

Guaixe 2022ko urr. 19a, 11:25

Gaztetxokokoek tailer baten bidez egindako grafittia.

Lastaila eta maiatza bitartean egonen da zerbitzua martxan.

11 eta 14 urte arteko lakuntzarrek  (2008tik 2011ra bitartean jaiotakoak) Gaztetxokoan izena emateko aukera dute. Uriz kaleko 32. zenbakian dagoen egoitzak asteburutan zabalduko ditu ateak, larunbatetan 17:00etatik 20:30era eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara. Izena emateagatik gazte bakoitzak 40 euro ordaindu behar ditu, erdia orain, eta beste erdia martxoan. Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, jarduera hasi ondoren, ez du dirua bueltatuko. Udalak gaineratu duenez, tarifa ordaintzetik salbuetsirik egonen direla diruz urri dabiltzala frogatzen dutenak. Horretarako, Lakuntzako Udalari aurretik eskaria egin beharko diote, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako txostena baliatuta.