Orfeoi gaztea Lakuntzan

Guaixe 2022ko urr. 26a, 12:20
Iruñeko Orfeoiko Gazte Abesbatza. UTZITAKOA

Urriaren 28an, ostirala, Iruñeko Orfeoiko Gazte Abesbatzak kontzertua emanen du Lakuntzako kultur etxean. 

Hamazazpi eta hogeita hiru urte arteko gazteek osatzen dute Iruñeko Orfeoiko Gazte Abesbatza, eta Iruñeko Orfeoira adinagatik sartu aurreko urratsa da, baina, aldi berea, nortasun propioa du. Koro errepertorioko edo errepertorio koral sinfonikoko lan tradizionalaz gain, gazteen gustukoago izan daitezkeen lanak interpretatu ohi dituzte ere, popean, rockean eta folklorean oinarrituz. Urriaren 28an, ostiralean, 20:00etan, Gazte Abesbatzak emanaldia emanen du Lakuntzako kultur etxean.