Zabalarte egunean Irañetako iturburura

Guaixe 2022ko urriaren 28a

2021eko Zabalarte eguna. ARTXIBOA

Urriaren 29an, larunbata, Lakuntzako mendi elkartearen eguna ospatuko dute. 

Irañetako iturburua eta Lakuntzako arteko ibilaldia antoaltu du Zabalarte elkarteak urriaren 29rako, larunbata, elkartearen egunean. 08:00etan Lakuntzako plazan elkartuko dira egunari hasiera emateko, eta ibilaldia egin ondoren, Lakuntzako Pertza elkartean bazkaria eginen dute.