Etxean erabiltzen ez direnak Gaztetxokorako

Guaixe 2022ko aza. 15a, 11:27
Gaztetxoak beraien txokoa prestatzeko egindako auzolana. ARTXIBOA

Asteburuan eraman daitezke gauzak, zabalik dagoenean.

Gaztetxokoak lakuntzarrei jakinarazi duenez, etxean erabiltzen ez dituzten eta gaztetxokoan erabilgarriak izan daitezken objektuak hara eraman ditzakete. Eraman daitezkeen artean daude, esate baterako, kiroletako materiala, mahai jolasak, eskulanetarako materiala… Eramaten direnak gaztetxokoko erabiltzaileek erabiliko dituzte. Uriz kaleko egoitza larunbatetan 16:30etik 20:30era eta igandeetan 16:30etik 20:00etara dago irekita.