Guardetxeko argazkiak biltzeko deialdia

Guaixe 2022ko aza. 15a, 10:15
Garai bateko Aralarko guardetxea. UTZITAKOA

Aralar mendiko garai bateko eraikinari buruzko argazkiak jaso nahi dira.

Lakuntzako Zabalarte mendi elkarteak Aralarko Guardetxe agertzen diren argazkiak jaso nahi ditu. Elkartekidek jakinarazi dutenez, halako irudiren bat dutenak udaletxera bulego ordutegian joan daitezke argazkiarekin. Han irudia momentuan bertan eskaneatuko dute eta hori egindakoan bueltatuko diote. Elkartekideek jakinarazi dutenez, jasotako argazkiekin erakusketa eginen dute. Zergatia ere azaldu dute: ″Guardetxe proiektuaren egoera eta egin daitezkeen hurrengo ekintzei buruz hitz egitea″.