Euskara ikasi duten helduendako udalaren dirulaguntzak

Guaixe 2022ko aza. 14a, 11:21
Lakuntzako herriaren etxea. ARTXIBOA

Aurreko ikasturtean euskara ikasi zuten 16 urtetik gorako lakuntzarrek eska ditzakete.

Lakunzako Udalak jakinarazi duenez, euskara ikasketak dakartzan gastuak partez finantzateko dirulaguntzak emanen ditu. Beraz, aurreko ikasturtean euskara ikasteko ikastaroren bat egin zuten lakuntzarrek udalari dirulaguntza eskatzeko aukera dute. Udalak horretarako mila euro bideratuko ditu. Eskaerak hilaren 30era arte egin daitezke udaletxean. www.lakuntza.eus webgunean dago deialdiari buruzko informazioa.