Txupinazoak hasiera emanen dio Lakuntzan Euskaraldiari. Hasiera festan ez dira Elai Alai dantza taldea, Erraldoiak eta abesbatza faltako eta txapa banaketa ere eginen dute. Azaroaren 18an, ostirala, 19:00etan eginen dute hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoaren hasiera festa. Aurretik, azaroaren 17an, ostegunean, izen emate amaiera eginen da.
Azaroaren 20an, igandea, Txingurriyek elkarteak Munduko zerealak ekimena antolatu du. 12:00etan aziztasun jolasak eginen dituzte eta ondoren zerelen dasta eginen dute. Azaroaren 23an, asteazkena, 18:30ean, Mintzakideak Gure Nahia elkartean elkartuko dira.
Jokin Lanz Betelu arbazuarrak Los vascones y sus vecinos (s. II a.C. VII a.C.) liburua aurkeztuko du azaroaren 24an, osteguna, 18:30ean, Lakuntzako udaletxean. Azaroaren 25ean, ostirala, 20:30ean, Biltokin pintxo potea eta Lakuntzako musikari gazteen kontzertu akustikoa izanen da, Biltokik antolatuta.
Zabalarte mendi elkarteak ere Euskaraldiarekin bat egin eta azaroaren 26an, larunbata, 10:00etatik aurrera, bertako landareak ezagutzeko mendi buelta antolatu du. Egun berean, 13:00etan, Lakuntzako Pertza elkarteak auzatea eginen du plazan eta 18:30ean Aiaupenanik antolatuta Lakuntzako auskias akordatzen yeiz? solasaldia izanen da, udaletxean. Azaroaren 27an, igandea, Iker Uribe artistarekin batera mural margoketa eginen dute.
Euskaraldiaren azken egunean, abenduaren 2an, ostirala, pintxo mintza pote praktika eginen dute Lakuntzan, Eztanda txaranga lagun dutela. Ariketaren amaiera eta oihtura aldaketen hasiera izanen da.