Udal musika eskolako sei irakasle plazen deialdia eginen du udalak

Guaixe 2022ko abe. 13a, 11:15

Lakuntzako kultur etxeko goiko partean dago musika eskola. ARTXIBOA

Merezimendu lehiaketa bidez beteko ditu udalak lanpostuak. 2024 udan eginen da probaldia. 

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei jarraituz, Lakuntzako Udalak bere musika eskolako sei irakasleren plazak merezimendu lehiaketa bidez beteko ditu bi urte barru. Honakoak dira merezimendu lehiaketa bidez beteko diren irakasle lanpostuak: musika hizkuntza eta  musika eta mugimendua, pianoa, bateria, gitarra, akordeoia eta tronpeta. Guztiak B mailako lanpostuak dira, ordutegi aldagarrikoak eta euskarazko C1 ezagutza eskakizuna dutenak. Haietan interesa dutenek beraien eskabideak Lakuntzako udaletxean 2024ko garagarrilaren 24tik aurrera aurkeztu beharko dituzte.