Gazteen pobreziaren inguruan hizketan

Guaixe 2022ko abe. 14a, 11:56
'Gazteon pobretzea borrokatu!' hitzaldiaren aurkezpena. GKS

Abenduaren 17an, larunbata, Sakanako GKSk Gazteon pobrezia borrokatu! hitzaldia eginen du Lakuntzako Biltokin. 

'Gazteon pobretzea borrokatu!' lelopean, etxebizitzarako sarbide eza, oinarrizko produktuen neurrigabeko prezioa eta lan baldintza prekarioak gaiak jorratzeko hitzaldia antolatu du Sakanako Gazte Koordinadora Sozialistak abenduarean 17an, larunbata, 12:00etan, Lakuntzako Bilgokin. GKSk salatu duenez, "langile klasea geroz eta pobreagoa den krisi kapitalistaren testuinguru honetan gazteok pobretzearen aurpegi gordina bizitzen ari gara". Bizi proiektu propioak garatzeko arazoak dituztela gaineratu dute; egindako inkesta baten arabera parte hartzaileen %70,8k ez dute bere burua emanzipatzeko gai ikusten. 

Lan merkatuan gazteek dituzten baldintza penagarriak direla salatu dute: "soldata baxuak, denbora baterako lanaldiak, kontraturik gabekoak, praktika kontratuak, langabezia eta segurtasun falta". "Gazte langileon aurkako ofentsiba" bizitzaren beste alorretara hedatzen dela kritikatu du ere GKSk: "Produktuen neurrigabeko prezioek, oinarrizko produktuak eskuratzeko ezintasuna ekarri digute". Etxebizitzari dagokionez alokairuek gora egin dutela eta politika publikoek eraginik ez dutela salatu dute ere. "Bizimodu pobre batera kondenatzen gaituzte".

Gazteak miseriara kondentzatzen dituzten institutzioetatik kanpo "langileriaren antolakuntza independientea" sortzea eta "ofentsibari" aurregi egiteko mekanimosmoak garatzen joatea "beharrezkoa" ikuste du GKSk eta horregatik abenduaren 17an antolatu duten hitzaldian parte hartzera deitu dituzte gazteak.