Euskaraldia zela eta, Aiaupenanik euskara taldeak egitarau zabala prestatu zuen ariketak irauten zuen hamabost egunetarako. Jardueretako batean herriko hainbat haur eta gaztetxoko gazteak parte hartu zuten: horma irudi bat margotzea. Iker Uriberen gidaritzapean margotzen 40 bat haru eta gaztetxo aritu ziren. Irudian herriko Felipe erraldoiaren eta Mari Piperren arteko elkarrizketa ikus daiteke. Azken hori Lakuntzako euskararen aldeko pertsonaia, buruhandi bihurtua dagoena.