'Mendiak 1976' filmaren emanaldia Lakuntzan

Guaixe 2022ko abe. 16a, 12:16

Abenduaren 18an, igandea, Luis Arrietaren dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izanen da Lakuntzako kultur etxean. 

Lakuntzako Zabalarte mendi taldeak antolatuta, abenduaren 18an, igandea, 17:30ean, Lakuntzako kultur etxean, Mendiak 1976 film dokumentalaren emanaldia izanen da. Ondoren, Luis Arrieta zuzendariarekin solasaldia izanen da.

'Mendiak 1976' 

Sinopsia: 1976an Iruñeko gazte talde batek historia egin zuen 7.116 metroko Shakahur gailurrera iritsi zenean, Afganistanen. Lehenengo euskal zazpimilakoa izan zen. Gailurreko lorpenaren alaitasuna tristura bihurtu zen, jaitsieran istripu bat gertatu zelako, eta espediziokideetako bat hil egin zelako eta beste bat larriki zauritu. Poloniako espedizio baten laguntzari esker, bigarrena bizirik salbatzea lortu zuten eta ordutik nafarren eta poloniarren arteko adiskidetasuna mantentzen da.

Emanaldia: Abenduak 18, igandea, 17:30ean, Lakuntzako kultur etxean. 

Sarrera: Doan.