Eguberri amaierako ekimenak

Guaixe 2022ko abe. 23a, 15:11

Ilbeltzaren 6an, ostirala, eguberrietako kanten emanaldia eta ilbeltzaren 7an, larunbata, Zabalarteren erakusketa eta Guardetxearen inguruko hitzaldia izanen dira Lakuntzan. 

Eguberrietako oporretako azken egunetan, ilbeltzaren 6an, ostirala, eta ilbeltzaren 7an, larunbata, Lakuntzan bi ekimen antolatu dituzte. Ostiralean Haitzaldik Gabonetako abestiak eskainiko ditu herrian zehar. Larunbatean Zabalarte Mendi Taldeak Aralarko Guardetxearen inguruko argazki erakusketa antolatu du, kultur etxean, arrastaldez. Bertan, Aralarko Elkarteko presidente den Patxi Xabier Razkin Lakuntzako alkateak proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu.