Lakuntzako hiltegi zaharrean bost urtez jo eta jo aritu ondoren, Behin Bbetiko rock taldeak bere doinuak abenduan grabatu zituen, zortzi abesti guztira. Haiek jasotzen zituen maketak herriko festetan, Sansaastinetan, salgai jarri zuten. Sakanan, Larraunen eta Iruñean izan zituzten erosleak ere. Lau taldekideak pozik zeuden jendeak emandako erantzunarekin. Diskoetxeen ateak jo eta kontzertuak ematea zuten buruan.